Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Lezon Ondo Ai Gea taldeak proposamena helaraziko die Altamirako biztanleei

Bost edukiontzien sistema auzo horretan jarriko dute lehenik. Lezon Ondo Ai Gea taldearen ustez, "udalaren helburua ez da hondakinak bereizi eta birziklatzea".

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2017/01/10
lezonondoaigea sistema misto

Lezon Ondo Ai Gearen aldekoak, plazan, herri argazkian.

Lezon Ondo Ai Gea taldeak garbi asko adierazi du udalak onartu eta ezartzeko bidean den hondakinak jasotzeko bost edukiontzien sistema “gipuzkoarron eta lezoarren osasun eta poltsikoen kontrako erabaki bat” izan dela. Baina horren aurrean, herriko hondakinak gaika bereizteko eta birziklatzearen aldeko apustua berretsi egin du taldeak, horren alde lan egingo duela, “errealitatea horrela izanda, guk ahalik eta hondakin gehien bereiztearen alde lanean jarraituko dugu”. Testuinguru horretan, proposamen bat egin nahi die Altamira auzoko biztanleei. Hori egiteko batzarrera deitu dituzte auzotarrak, hilaren 18an (asteazkena da), 19:30ean auzo elkartearen egoitzan. Izan ere, udalaren asmoa da lehenik eta behin Altamiran ezartzea bost edukiontziko sistema, proba modura, “Lezoko Udalak korrika eta presaka Altamirako biztanleak edukiontzi marroien giltzak jasotzera deitu ditu”, esan du Lezon Ondo Ai Geak. Ildo horretatik dago taldeak landu, eta egin nahi duen proposamena: “Gure helburua da hondakinak gaika bereiztea eta birziklatzea”. Bost edukiontziez Taldeak aurreratu du Lezon abiatuko duten bost edukiontzien eredua Pasaian ezarri zutenaren berbera dela, “bost edukiontzien sistemen artean txarrenetako bat. Biltzeko modu honekin bereizketa ondo egingo duten herritarren hondakinak, gaizki egingo dutenenarekin nahasiko da, ondo sailkatu dena errefusa bihurtuz, zabortegiak eta errausketa elikatzeko”. Hori horrela, eta sistema horren gainean duen iritzian sakonduz, Lezon Ondo Ai Geak honakoa nabarmendu du “Lezoko Udalaren helburua ez da hondakinak bereizi eta birziklatzea”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.