GAUR
2017-02-20

Karlos Saldise omenduko dute igandean

karlos saldise 1

Mendia gustuko zuen Saldisek, batez ere Jaizkibel.

Lezoko ezker abertzaleak Karlos Saldise Korta (Pasai Donibane, 1947-Lezo, 1980) omenduko du igandean, hilak 15. 1980ko urtarrilaren 16an espainiar ultraeskuindarrek hil zuten etxeko soto parean, Aralar kalean. Grupos Armados Españoles eta Batallon Vasco Españolek hartu zuten hilketa bere gain. Handik hiru hilabetera artxibatu zuten kasua, errudunik gabe.

Omenaldia Saldiseren izena daraman plazan izango da, 12:30etik aurrera. Herritarrei dei egin diete bertara ager daitezen.

Amnistiaren aldeko langilea
Sanjuandarra jaiotzez, lau urte zeramatzan Lezon bizitzen hil zutenean. Euskal kultura eta hizkuntzarekiko atxikimendu handia zuen, eta Lezoko Amnistiaren Aldeko Batzordeetako kidea zen hil zutenean. Errenteria-Oreretan arreba Karmelerekin batera ireki zuen altzari denda ireki zuen, eta handik bueltan zela hil zuten.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak