Lehen estropada bihar goizean lehiatuko da, Donibanen, Koxtapek antolatuta.
Iaz, Illunbek antolutako estropadan, Gipuzkoako batel ligako laugarren jardunaldian.
Pasai Donibane Koxtapek antolatuta jokatuko da bihar Donibanen aurtengo Gipuzkoako Batel Ligako lehen estropada. Zarautzen egitekoa zen lehen estropada, gaur, baina eguraldiak behartuta plan aldaketa egon da. Honenbestez, bihar, 11:00etan hasiko da lehia, eta delegatuen bilera ordubete lehenago egingo dute, klubeko frontoian.
Badia barruan jokatuko dute estropada, eta irteera eta helmuga, berriz, klubaren egoitzaren ondoan kokatuko dute, Nabalaldean. Ziaboga, berriz, plazara iritsita egingo dute gazteenek, eta zaharragoek, bokalera bidean aurrerago. 1000 , 1500 eta 2000 metroko distantziak osatu beharko dituzte, adinaren arabera.
Luze joko du estropadak, traineruen harrobia, oparo heldu delako aurten ere. Guztira,
94 ontzik parte hartuko dute aurtengo ligan, horietako asko, eskualdeko klubek prestatutakoak. Hibaikak, Illunbek, San Pedrok eta San Juanek, guztiek dute ordezkaritza zabala bateletan.
2017111_130525_Estropaden Egutegia 2017