Inauterietako prestaketan buru belarri ari dira pasaitarrak.
Askotariko erleak batu ziren iazko Antxoko inauterietan.
San Sebastian Eguna igaro berri da, eta inauteriak prestatzeko tenorea iritsi da. Antxon eta Donibanen buru-belarri ari dira jada otsaileko azken asteburuaren antolakuntzan.
Antxon, urtero legez, gazte asanbladak hartu du gidaritza. Internet bidez hiru gai plazaratu eta bozketa bidez hautatu dute gaia. Olinpiadak, Springfield eta 3017. urtea, horiexek plazaratu dituzten proposamenak, eta gai irabazlea, etorkizunera bidaia, hau da, 3017. urtea. Botoen %48 bildu ditu gai irabazleak, eta %29 eta %23 Springfield eta olinpiadak hurrenez hurren.
Orreagako gudaren errepresentazioa
Beste norabidean lanean hasiak dira sanjuandarrak. Etorkizunera begira jarri ordez, iraganean jarriko dute begirada eta Orreagako gudaren errepresentazioa egingo dute aurtengo inauterietan. Konpartsaren entseguak hasiak dira- 140 lagun inguru irtengo dira dantzan- eta herria goitik behera itxuraldatzeko dekorazioaren prestaketa ere martxan da.
Donibanen barrutiko erretiratuak hasi ziren inauterien antolakuntzan duela urte batzuk. Sortzen zuten giroaz kutsatuta, gazte, heldu eta haurrak, herri osoa festara batzea lortu dute azken urteetan. Inauteriek txanpa hartu dute Donibanen.
Trintxerpen konpartsak
Ohi bezala, astebete beranduago ospatuko dituzte inauteriak Trintxerpen -martxoko lehen asteburuan, zehazki-. Edonola ere, Trintxerpen baita ere Boveda eta Fama hasiak dira konpartsen prestaketan.