Herritar talde batek kanpaina hasi du Pasaian, udalari hondakinen politikaren gaineko informazio eman deza exijitzeko.
“Kezka handiz”. Hala jaso dute errauste plantaren proiektuaren gaineko informazioa gaur goizean Pasaiako udaletxe aurren prentsaurrekoa eman duten herritarrek. Salatu dutenez, errauste planta eraikitzearen kontura, Gipuzkoako udal guztiak 2051. urtera arte zorpetuta utzi nahi dituzte. “Gipuzkoako herriei baldintza onartezinak ezarriko dizkiete, eta herritarrok gure poltsikotik eta gure osasunarekin ordainduko dugu”, kexatu dira.
Horren aurrean, Pasaiako Udalari gaiaren gaineko informazio eman dezala eskatuz kanpaina abiatu dute. Gaur bertan 280 esakera erregistratu dituzte, beste hainbeste pasaitarrek sinatuta. “Herritarrok isilean gordetzen dituzten erabakiak eta haien ondorioak ezagutzeko eskubidea dugu, are gehiago, 35 urterako hipotekatuko gaituztela jakinda”, exijitu dute.
Alternatiba osasuntsuagoa eta iraunkorragoa
Agerraldian agertu diren herritarren ustez “gezurra” da hondakinen arazoaren konponbidea errauste planta denik, eta gai honetan “Pasaiako Udalaren jokabidea erabat arduragabea dela” salatu dute. Gogoratu dutenez, Pasaian atez ateko sistema indarrean egon zen garaian birziklatze tasa %76koa izatera iritsi zen, eta urtebeteko epean bilketa hori %58koa izatera pasatu dela nabarmendu dute.
Defendatu dutenez, erraustea baino alternatiba merkeagoak, osasuntsuagoak eta iraunkorragoak egon badaude, eta konponbidera bidean irtenbidea argi dute: “hondakinak murriztu, gaikako bilketa eraginkorra ezarri eta birziklatu”.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.