Haur txikienen gurasoentzako tailerra egingo dute asteartean
Seme-alabak hezteko garaian, gurasoen artean dagoen koherentzia aztertuko du Javi Bravo gizarte hezitzaileak, bibliotekan.
0 eta 3 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoentzako tailerra antolatu dute astearterako. Adingabeko Mahaiak antolatu du hitzaldia, eta Javi Bravo gizarte hezitzaileak dinamizatuko du.
Haurrak hezteko garaian gurasoen arteko koherentzia izango dute aztergai tailer horretan. Manuel Lekuona bibliotekako beheko solairuan egingo dute saio hori, 17:30etik aurrera, eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Haurren zaintzarako zerbitzua eskainiko dute bitarte horretan.