Asteburu oso interesgarria Lezoko kirol taldeentzat, batez ere Allerruren nahiz Munttarperen gizonen taldeentzat. Igoera dute jokoan.
Areto Futboleko, Donibane Pari Barri taldeak partida erabakigarria du gaur, Anoetaren kontra; sailkapeneko liderrak dira sanjuandarrak.
Martxoaren 19ko galdeketa ofiziala eta loteslea ez izan arren, parte hartzeak duen garrantzia nabarmendu du alderdi jeltzaleak.
Oiartzun-Athletic lehen mailako derbia jokatuko dute bihar eguerdian Karla Lekuonan. Egungo txapeldunak izan arren, aurten ligaren borrokatik kanpo daude.
'Ongi etorri, gazte!' egitasmoa abiarazi dute Pasaian. Helburua da han bizi diren gazteek beren ikuspegitik erakustea herria, kanpotik datozenei.
Hamarkada agertokietatik aldenduta izan eta gero, bakarkako lehen diskoa aurkeztu du Maider Zabalegik, ‘Zuei’. Diskoa egiten gozatu duela eta emaitzarekin harro dagoela esan du oiartzuarrak.
Gaur San Pedroko bozkalekua zabalduko dute (bihar ere). Bihar Trintxerpen eman daiteke botoa, eta igandean nahiz asteazkenean Donibanen. Antxon, hurrengo astean zehar.
Iragarri dutenez, ekaina aldean ezarriko dute edukiontzien bidezko sistema udalerri osoan.
Gaurko saioan, lehenengoa izango da, Bartzelonako Sants auzoko esperientziaz mintzatuko dira Labordacoop elkarteko kideak.
Hitzarmen duina eskatzen dute langile horiek, eta salatu dutenez, 2012az geroztik soldatak izoztuta dituzte eta bost urte daramate hitzarmena sinatu gabe.
Eskualdeko 33 ontzik parta hartuko dute estropadan.
Udalak hala eskatuta, Pasaiako gazte lokalak ikertu ditu Aztikerrek; asteartean aurkeztuko dute diagnosia, Antxoko kultur etxean.