Lehoiei hortzak erakusteko prest dira

Oiartzun-Athletic lehen mailako derbia jokatuko dute bihar eguerdian Karla Lekuonan. Egungo txapeldunak izan arren, aurten ligaren borrokatik kanpo daude.

oiartzun-athletic

Bi asteren ondoren, berriro elkarren kontra jokatuko dute Oiartzunek eta Athleticek.

Lehen Mailako euskal futbol derbien asteburua izango da hau. Bihar Oiartzun eta Athleticek jokatuko duten partidak emango die hasiera. Gari Argotek zuzendutako taldeak egungo liga txapelduna jasoko du bihar eguerdian Karla Lekuonan. Aurten, hala ere, bizkaitarrak ez daude ligarako borrokan sartuta, bosgarren baitaude liderraengandik hamabost puntura. Horrek ez du haien arriskua arintzen, ordea. Oiartzun prest dago maila eusteko bidean beste pauso bat emateko. Horretarako, zale guztien laguntza beharko du —ezinbestean etxetik mugitu ezin duenak ETB1etik jarrai dezake partida—. Honakoak dira gainontzeko taldeen partidak:

FUTBOLA

Gizonen Erregional Ohorezko Maila
  • Martutene-Oiartzun: Bihar, 15:45ean, Donostiako Martutene auzoko futbol zelaian.
Emakumeen Euskal Liga
  • Oiartzun B-Aurrera. Bihar, 16:45ean, Karla Lekuonako zelai txikian.
Gizonen Lehen Erregionala. Igoera Fasea.
  • Antigua Luberri-Oiartzun B. Bihar, 20:00etan Donostiako Rezola futbol zelaian.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Hirugarren Maila
  • Oiartzun-Goierri KE. Bihar, 17:30ean, Elorsoron.
Gipuzkoako Lehen Maila
  • Power Rangers-The Nest Zerbezeria. Gaur, 20:30ean, Elorsoro kiroldegian.
Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Miren Taberna-Alustiza Autobusak Orio. Etzi, 10:30ean, Elorsoro kiroldegian.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Oiartzungo Saskilagunak-Oiarso Grupo EME. Etzi, 12:00etan, Elorsoro kiroldegian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.