Pasaian gaur hasiko dira herri galdeketako boto aurreratua ematen

Gaur San Pedroko bozkalekua zabalduko dute (bihar ere). Bihar Trintxerpen eman daiteke botoa, eta igandean nahiz asteazkenean Donibanen. Antxon, hurrengo astean zehar.

demoarso.sanpedro

Honakoa San Pedroko bozkalekua da. Gaur zabalduko dute, arratsaldez.

Oiartzunen, Errenteria-Oreretan eta Lezon egin bezala, Pasaian ere badago aukera Demoarsoren martxoaren 19ko herri galdeketan aldez aurretik parte hartzeko, boto aurreratua emateko. Honakoak dira, barrutiz barruti, aldez aurretik botoa emateko aukerak:
  • San Pedron. Gaur (ostirala) eta bihar (larunbata), 17:00etatik 20:00etara Herriko Plazan.
  • Antxon. Zumalakarregi kaleko lokalean (topoko zubiaren ondoan), astelehenean, asteazkenean, ostegunean, eta ostiralean (hilak 17) 17:30etik 20:30era; asteartean eta larunbatean (hilak 18) 12:00etatik 14:00etara.
  • Trintxerpen. Bihar (larunbata), 10:00etatik 14:00etara Azokaren parean (Euskadi etorbidean).
  • Donibanen. Etzi (igandea), 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara Donibane kaleko 68. atariko lokalean (ezkerrekoa); asteazkenean, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, Meipiko Lezo Bide kaleko 22-24 atariko hirugarren lokalean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.