Etxebizita komunitarioa diseinatzen hasiko dira gaur

Gaurko saioan, lehenengoa izango da, Bartzelonako Sants auzoko esperientziaz mintzatuko dira Labordacoop elkarteko kideak.

Marea Gora prozesuaren bigarren faseari ekingo diote martxoan. Argazkia: Marea Gora

Marea Gora prozesuaren barruan etxebizitza komunitarioen gaineko jardunaldia egingo dute gaur.

Marea Gora prozesuaren barruan Errenteriako Udalak parte hartze prozesua abiatu zuen iazko azaroan Errenteria-Oreretako 0-30 urte arteko haur, nerabe eta gazteekin. Horren harira, hainbat proiektu abiatuko ditu. Etxe komunitarioa da horietako bat, 18-30 urte arteko gazteekin landuko dutena. Eredu berria denez, etxebizitza komunitarioen gaineko jardunaldia egingo du gaur gazteekin Marea Gorak etxebizitza komunitario horren programa arkitektonikoa, kudeaketa, baldintzak… definitzeko gazteekin. Gaurko saioan, lehenengoa izango da, Bartzelonako Sants auzoko esperientziaz mintzatuko dira Labordacoop elkarteko kideak. Jardunaldia 18:00etan izango da Xenpelar Etxean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.