Gaur gaueko kontzertuaz gain, Asier Serranok poesia musikatu emanaldia emango du etzi arratsaldean, oholtza berean.
Izaki Gardenak.
Pagoa Kafe Antzokiak bi jarduera programatu ditu asteburu honetarako. Gaur kontzertu bikoitza egingo dute Ergoiengo aretoan. Izaki Gardenak Gasteizko taldea izango da gaueko gonbidatu nagusia. Jon Basagurenek duela bost urte sortu zuen taldea, eta orain dela bi urte atera zuten
Aurri Gara bigarren diskoa. Mondo Sonoro aldizkariak estatuko folk/americana diskorik onena izendatu zuen.
Euren aurretik Erraiak talde ariko da. Azpeitian sortu zen talde berria da. Danele Sarriugarte idazlearen izen bereko liburuan oinarritutako kantak sortu zituen Felipe Murillo abeslariak,eta hainbat musikari batu zitzaizkion. Kontzertua 23:00etan hasiko da.
Asier Serrano, etzi
Etzi arratsaldean, berriz, musika eta literatura uztartuko dituzte. Asier Serranok iaz argitaratutako
Linbotarren itzalak ate ostean liburua musikatuko du 19:00etatik aurrera.