Gaur deklaratuko dute Iruñean atxilotutako hiru oreretarrek

Lau oreretar atxilotu zituen Espainiako Poliziak. Hiruk deklaratuko dute gaur. Laugarrena, adin txikikoa zen eta atxilotu eta ordu batzuetara askatu zuten.

Larunbat arratsaldean atxilotu zituzten lau oreretarrak Iruñean.

Larunbat arratsaldean atxilotu zituzten lau oreretarrak Iruñean. ARGAZKIA: Hamaika TB

Lau oreretar atxilotu zituen larunbatean  Espainiako poliziak, Iruñean izandako liskarren harira. Larunbat arratsaldean, manifestaziora deitu zuen Errepresioari Autodefentsa dinamikak Iruñean. Hamarnaka lagun bildu ziren bertan, eta liskarrak izan ziren. Atxilotutako lau lagunetatik hiru, gaur pasako dira epailearen aurretik.  Laugarren atxilotua adingabea da, eta aske utzi zuten atxilotu eta ordu batzuetara. Desordena publikoa, aginteari eraso egitea eta kalteak eragitea egotzi diete. Elkarretaratzea Atxilotuei babesa erakutsi eta horien absoluzioa eskatzeko elkarretaratzera deitu dute gaur 19:00etan Herriko plazan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.