Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Lesoinuk musika modu pedagogikoan hedatzen jarraituko du

Hilaren 24an hasiko da 31. Lesoinu, abesbatzen kontzertu batekin. Berritasunak izango ditu aurtengo ekitaldiak, eta bandaren 25 urteak ospatuko dituzte.

Erik Gartzia Egaña
Lezo
2017/03/15
Datorren astean hasiko da 31. Lesoinu Lezoko aste pedagogiko musikala. Gaur aurkeztu dituzte egitaraua osatuko duten hamazazpi ekitaldiak. Tomas Garbizu Musika Eskolako zuzendari Xanti Espinak, Jesus Mari Martiarena alkatearekin eta Alfredo de la Puente zinegotziarekin batera, aurtengo Lesoinuren nondik norakoak xehatu ditu. Espinak nabarmendu duenez, Lezoko jende asko engaiatzen da Lesoinuren bueltan. “Ikasle, guraso, langile eta erakundeak dira egitasmoaren arrakastaren gako nagusiak, baita protagonista nagusiak ere. Haien lanari, inplikazioari eta musikazaletasunari esker da posible 31. Lesoinu aurrera ateratzea”, esan du musika eskolako zuzendariak. Hori bai, Lesoinuren ibilbideak hiru hamarkada gainditzen dituen arren, filosofia berbera dela baieztatu du Espinak, helburu pedagogikoa izatea. Ildo horretan, musika ikasle eta irakasleei zuzenduta egoteaz gain, edozein herritarrentzako ere bada Lesoinu. Aste izena badarama ere, maiatzeraino luzatuko dira jarduerak. Berritasunak Hamazazpi ekitaldiren artean, bi berritasun nabarmendu ditu Espinak. Alde batetik, musika banden topaketa. Izan ere, Tomas Garbizu Musika Eskolako bandak mende laurdena beteko du aurten. Urteurrena ospatzeko, Tolosako eta Errenteria-Oreretako musika bandak gonbidatuko dituzte hilaren 25ean. Gurutze Santuaren plazan elkartuko dira, 18:00etan, eta handik Zubitxo, Donibane eta Kale Nagusitik banatuko dira, toki berean batzeko. Hiruna piezako kontzertua eskainiko du banda bakoitzak, eta beste hiru joko dituzte elkarrekin. Bestetik, musika eskoletan duela gutxitik lantzen ari diren musika motei buruz aritu da. Horrela, jazz, blues eta gospel kontzertu bana antolatu dute Lesoinu barruan. Honakoa da egitarau osoa: Martxoa
  • Hilak 24, ostirala: Sutargi eta Hendaiako Entzun abesbatzen kontzertua. 19:00etan, Gezalan.
  • Hilak 25, larunbata: Banden topaketa. 18:00etan, Gurutze Santuaren plazan.
  • Hilak 26, igandea: Blues kontzertua, The Romanticos taldearekin. 19:00etan, Gezalan.
  • Hilak 30, osteguna: Sei urteko haurrentzako tailer didaktikoa, instrumentua aukera dezaten laguntzeko. 18:00etan, musika eskolan.
  • Hilak 31, ostirala: Gospel kontzertua, The Lord bikotearekin. 19:00etan, Gezalan.
Apirila
  • Apirilak 1, larunbata: MEB taldearen kontzertua. Hondarribiko, Oiartzungo, Errenteria-Oreretako eta beste hainbat herritako klarinetistek osatzen dute. 12:30ean, Gezalan. 19:00etan, Gezalan ere, euskal kantu tradizionalak jazz eran interpretatzen dituen Trad/fusion band taldea.
  • Apirilak 2, igandea: Erromeria Gurutze Santuaren plazan, txalapartariekin, txistulariekin, trikitilariekin eta dantzariekin.
  • Apirilak 3, astelehena: Musika eskolako ikasle eta irakasleek kontzertu pedagogikoa emango dute 11:00etan. 18:30ean eta 19:30ean Josu Sarasak informatika musikalari buruzko tailerra emango du.
  • Apirilak 6, osteguna: Musika eskolako ikasleen kontzertua, Gezalan, 18:00etatik aurrera.
  • Apirilak 7, ostirala: 17:00etan eta 18:00etan, txikienentzako Musikaren jolasean tailerra emango du Itziar Izagirrek, musika eskolan. 18:00etan, musika eskolan baita ere, Tomas Garbizuko hari orkestrak kontzertua emango du. 19:30ean, Lauhaizeta akordeoi taldearen kontzertua, Gezalan.
  • Apirilak 8, larunbata: Kantu jira, Aiton Bordatik hasita, 12:30etik aurrera.
Maiatza
  • Maiatzak 6, larunbata: 0 eta 3 urteko arteko haur eta haien gurasoentzako musikoterapia tailerra, Itziar Izagirreren eskutik, musika eskolan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.