Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

500 partaidetik gora Aste BatZUK iniziatibari hasiera emateko

Hasi da euskararen festa Errenteria-Oreretan. Ahobizi edo Belarriprestak, denak euskarari bultzada ematen arituko dira hurrengo zazpi egunetan.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta
2017/04/01

Haizea Cuesta eta Aitzol Perez de San Roman Lau Haizetarako kideek egin dute Aste BatZUK dinamikaren aurkezpena.

Hasi da Aste BatZUk iniziatiba, hasi da euskararen festa Errenteria-Oreretan. Gaur, goiz-goizetik, lanean jarri dira dinamikari behar bezalako aurkezpena emateko. Iniziatiba bera, 13:00etan hasi da, Zumardiko karpan. Bertan, Xabier Vesga musikariak ekitaldia ireki du, hainbat euskal talderen doinurekin. Musika saioaren ostean, Haizea Cuesta eta Aitzol Perez de San Roman Lau Haizetarako kideek aurkezpena egin dute. Horretan, Ahobizi eta Belarripresten eginbeharra zein izango den erakusteko, bakoitzaren egoera zein izan daitekeen irudikatzeko bi bideo erakutsi dituzte. Aurkezpenaz gain, egunean zehar ere hainbat ekitaldi prestatu dituzte. 11:00etan, Koldo Mitxelena eskolako patioan haur eta gurasoentzat zuzendutako zirko tailerra egin dute. Aurkezpen saioa ondoren, 14:30etan, herri bazkaria egingo dute Koldo Mitxelenan. Egunari bukaera emateko, 21:00etan, Dj Oihan Vega giroa alaitzen arituko da Zumardiko karpan. Ehunka partaide izango dira Ahobizi eta Belarriprestak hurrengo zazpi egunetan. 540 dira, azken datuen arabera, iniziatiban izena eman dutenen kopurua. Antolatzaileentzat, “itxaropentsua” da datua. Egunez egun izen emateak igotzen joan dira, etengabean. Ahobiziak euskara egingo duten horiek izango dira. Belarriprest batekin topatzerakoan, Ahobiziek euskara mantenduko dute, Belarriprestek eskatuta. Horrela, euskara dakitenek gehiago erabiltzeko ahalegina egingo dute. Xexilio Maritxalar, 67 urteko Ahobiziak “euskarari bultzada emateko zerbait” egin behar dela esan du, eta horrelako iniziatibak euskararen inguruko “jarrerak aldatzeko erabilgarriak” direka gehitu du. “Dakitenen eta ulertzen dutenen artean”, erabilerari bultzada bat emango diotela argi du. Erabilera “falta” baten arazoa dela dio, euskaren jakintza maila igo egin den arren. Belarriprestak euskara ulertzen duten, baina hitz egiteko zailtasunak dituzten horiek izango dira. Euskaraz egiten saiatuko dira, gaztelerara jotzeko ohitura horrekin hausteko. Juanma Alvarez, 61 urteko Belarriprestarentzat ere “oso interesgarria” da iniziatiba. Berak argi du: “Niretzako  oso garrantzitsua da parte hartzea”. Belarripresten eginkizuna “guri euskaraz egitea da, ulertzeko gai izatea”, esan du. Gainera, “euskaraz ikasten hasteko” bultzada hori emateko aukera da errenteriarrarentzat. Hurrengo zazpi egunetan Errenteria-Orereta Ahobizi eta Belarriprestez beteko da. Ehunka izango dira, denak helburu bakar batekin: herrian euskararen kaleko erabilerari bultzada bat ematea, hamarretik zazpik hizkuntza ulertzen duten herri horretan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.