[Galeria eta bideoak] Pasaia zeharkatuta Korrikak agur esan dio badiari

20. Korrikak mundu bat bildu du badiaren bueltan.

Jendetza atera da gaur bidera Pasaian, 20. Korrikarekin bat egin eta euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzera. Haur, gazte, heldu… festa giroan aldarrikapenak izan dira nagusi Korrikak herrian egin dituen zazpi kilometroak bitartean. Unerik kitzikagarrienetakoa, bi urtero legez, badia erdian, Korrikaren lekukoa, itsasoz, Donibanetik San Pedrora jauzi egin duenean. HITZAk eman dio itsasoan lekukoa Albaolari, eta Albaolako kideek, beren ontzi tradizionaletan, Itsas Kultur Faktoriaraino erman dute, arraunean, Korrikaren lekukoa. Handik, berriz ere lehorrera bueltan, San Pedro eta Trintxerpe zeharkatzeko. Bidebietatik gora ibili ondoren itzuli da Pasaiarantz Korrika, Eskalerillasetik, Antxora sartu eta barrutiari bira eman ondoren Pasaia 2019. urtera arte agurtzeko.          
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.