Korrikak Lezo asetu du. Eta alderantziz. Korrika asebeteta, goraino, ia gainezka egin arte, atera da herritik. Fenomenala izan da.
Oroitzene AEKko ikasleak, harro, lekukoa eskuan.
Zergatik dago jendea pozik Korrika pasatzen denean? Zergatik zegoen ia Lezo guztia gaur, Korrika pasatu bitartean, kalean? Irribarre hori bihar ere egongo al da? Baina, zer du Korrikak?
Galdera horiek guztiek ez dute erantzun bakar bat. Asko dituzte. Ia bat buruko. Lezo kalera eta errepidera atera da gaur Korrikari harrera egiteko. Inor, ia inor, ez da etxean gelditu AEKren euskararen aldeko herri iniziatibari harrerarik egin gabe. Ia inor. Haur, gazte, heldu, adineko, gurpildun aurkildunak… Bada, nork jarriko dizkio noizbait mugak Korrikari? Inork. Ezinezkoa da.
Bostak pasata Gaintxurizketara, eta bostak eta erdi inguruanz en iristekoa gaur 20. Korrika Lezora. Berandu iritsi da. Baina herritarrek, egun arraroa bada ere, ez dute kexarik azaldu, alderantziz baizik. Itxaronaldi minutu bakoitza irribarre gehiagoren biltegi izan da.
Honakoak, gaur Korrikak Lezon utzi dituen irudiak dira. Baina, zer du Korrikak?