Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Galeria] Haurtzaro Ikastola egun handia ari da ospatzen

Goizean ekitaldi instituzionala egin dute, udaletxean. Arratsaldean festak ikastolan jarraituko du, parrandarako giroarekin.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/05/06
haurtzaro 50 urte

Familia argazkia atera dute, promozio bakoitzeko ikasle banarekin.

Haurtzaro Ikastola 50. urteurrena ari da ospatzen, ikasturte osoan zehar, eta gaur dute festa handiena. Egun osoko egitaraua ekitaldi instituzionalarekin hasi dute. Udaletxeko pleno aretoa txiki, oso txiki, geratu da hurbildu diren guztiak jasotzeko. Usoa Arbelaitzek gidatu du ekitaldia, eta orain arte egindako ospakizunei errepasoa eman die. Arrakastatsuak izan direla nabarmendu du, eta eskerrak eman ditu jasotako babesagatik. Jarraian, Asier Bergaretxe ikastolako lehendakariari eman dio hitza. Ikastolaren ibilbidea, modu laburbilduan, azaldu du Bergaretxek. 1967an hamazazpi familiek eta beste hainbat herritarrek euskarazko hezkuntzaren aldeko apustua egitearen adorea txalotu du. Haurtzaroren historian, baina, dena ez da gozoa izan. “Ikastolak izaera herrikoiari eutsi dio, nahiz eta eraso batzuk jaso dituen”, esan du. Horrela, 1993ko Buesa Legea izenarekin bataiatu zutena gogorarazi die bertaratutakoei: “Ikastola publikoa bilakatu eta lanpostuak ziurtatzea zen aukera bat, Espainiako legeen menpe egonda. Bestea, ikastolen sarean jarraituta, gure izaerari eustea”. Bigarren alde egitea erabaki zuten, eta oraingo ikuspegitik, “ikuspegi estrategikoa” izan zuten haiei eskerrak eman dizkie. Elkarlana Udal eskola publikoa sortzeko aukera izan zela esan du, 1990eko hamarkadan baita ere. Hala, garai hartan zeuden bost ikastetxeak batzeko saiakera izan zen: Haurtzaro, Ttipi-Ttapa, Koikileren Iturriozko eskola, Iturburu eta Elizalde. Lehen laurek bat egin zuten, eta horrela, sortu zen Urmendi. Bestalde, LOGSE legeak Haurtzaroren batxilergoko mailak ia desagertzea ekarriko zuela azaldu du Bergaretxek. Irtenbidea ondoko udalerriko —Errenteria-Oreretako— Orereta Ikastolarekin aurkitu zuten, eta egungo Oiartzo sortu zen horrela. “Erabaki haiei esker”, esan du Bergaretxek, “lortu dugu dugun egonkortasuna”. Gainera, udalaren laguntza ere eskertu du, lau urtero sinatzen duten hitzarmena aipatuta. Ez da gehiago luzatu, ikastolaren ibilbidea azalduko duen liburuarentzako esklusiba gordetze aldera. Interbentzioa bukatzeko, eskerrak eman dizkie ikasle, irakasle, kontseiluko kide, langile eta beste diren eta izan direnei. “Erakutsi zuten euskal kulturan oinarritutako euskarazko kalitatezko heziketa posible izan dela”. Kantua eta dantza Haurtzaroko ikasle izan diren Maria Mendizabal sopranoak eta Maite Perurena pianistak Jesus Guridiren Ala baita pieza interpretatu dute. Ondoren, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak hartu du hitza. “Hezkuntza eredu propioaren alde” egindako lana eskertu dio Haurtzarori, eta ikastolek aurrera daramatzaten hainbat egitasmo zerrendatu ditu. “Hezkuntza eraldatzen ari gara ikastoletan, eta orain ez diogu euskal gizarteari hutsik egingo”, esan du. Ekitaldiaren azken partean, Ekain Kazabon eta Izar Aizpuru ikasle ohiek eta Haritz Salamanca irakasleak ekitaldirako propio sortutako koreografia taularatu dute. Familia argazki handi batekin bukatu da ekitaldia. Argazkia osatzen joateko, baina, ikastolak izan duen promozio bakoitzeko ikasle bana igo da oholtzara, oroigarria jasotzera. Luntx batekin bukatu dute. Ikastolaren eremuan, jaia Goizeko ekitaldia bukatuta, ospakizuna ikastolara bertara desplazatu da. Murala margotu dute frontoiaren atzealdean. Horrez gain, jantokian promozio bakoitzeko ikasleen argazkiak ikusteko aukera egon da. Bakoitzak berea eraman dezake etxera. Bazkaria egin dute frontoian, eta arratsaldean parrandarako giroa ez da faltako. Oholtza gainean ari eta ariko dira Etiam, Kepa Junkera eta Sorginak, Esne Beltza Alaitz eta Maiderrekin, Huntza eta Gozategi taldeak. Ikastolak merezi duen moduan ospatzeko.
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.