[Bideoa] "Iruñean gertatutakoa jurisdikzio arruntak epaitu beharko luke"
1979. urtetik Errenteriako alkate izandako Xabin Olaizola (HB), Adrian Lopez(PSE-EE), Juan Carlos Merino (PSE-EE) eta Julen Mendozak (EH Bildu) adierazpen bateratua egin dute gaur, Iruñean martxoaren 11n gertatutakoaren eta espetxeratutako hiru gazte errenteriarren gainekoa.
Julen Mendoza, Adrian Lopez, Juan Carlos Merino eta Xabin Olaizola udaletxe kanpoan.
1979. urtetik Errenteriako alkate izandako Xabin Olaizola (HB), Adrian Lopez (PSE-EE), Juan Carlos Merino (PSE-EE) eta Julen Mendozak (EH Bildu) adierazpen bateratua egin dute gaur, Iruñean martxoaren 11n gertatutakoaren eta espetxeratutako hiru gazte errenteriarren gainekoa.
Ikusmina sortu du adierazpen horrek, ideologia ezberdinetako alkateak batu dituelako. Mendozak irakurri du adierazpena euskaraz, eta Merinok gaztelaniaz. Dokumentua izenpetu duten alkate eta alkate ohien iritziz, jendarteak behin betiko itxi nahi du “herri honi hainbeste sufrikario eragin dion indarkeria zikloa”, eta behin betiko bakearen alde egiten dutela nabarmen dute.
Martxoaren 11n Iruñean gertatuko “indarkeria-egintzak eta txikizioak, bai eta beste edozein indarkeria adierazpen” gaitzetsi dute laurek, eta arauak “garaiko gizarte errealitateari” lotuta interpretatu behar direla erantsi dute adierazpenean, “arauak ez dira zabal interpretatu behar pertsonen kalterako bada. Iruditzen zaigu arauak interpretatu behar direla epaitzen den auzirako emaitzarik bidezkoena lortzeko moduan, baina halaber, joerak izan behar du bake garai berri honetako errealitate soziala kontsolidatzekoa”.
Euskal gizartearen egungo testuingurua kontuan hartuta, Iruñean gertatutakoa jurisdikzio arruntak epaitu beharko lukeela uste dutela esan dute, eta ez Espainiako Auzitegi Nazionalak, “horrek gazteen askatasun gabetzean inguruan izango lukeen ondorioarekin”.
Gertaeren testuingurua ere kokatu dute egindako adierazpenean, eta gogora ekarri dute martxoaren 11ko gertakari horietan Errenteria-Oreretako lau gazte atxilotu zituela poliziak Iruñean, “baimendu gabeko manifestazio batean gertatutako indarkeria-egintzen harira”. Lau atxilotuetako bat adingabea zen eta atxilotu eta ordu gutxira askatu zuten. Beste hirurak, berriz, espetxeratu egin zituen fiskalaren eta Iruñeko instrukzioko epailearen ustez terrorismo kasu bat izan zelako, eta horrenbestez, Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utzi zuen auzia.
2017ko martxoaren 24an, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko 3. Epaitegiak autoa eman zuen eta bere gain hartu zuen ikerketa, eta martxoaren 29an Iruñeko Epaitegira itzuli zuen. Egun horretan bertan, gazteen ordezkariek apelazio errekurtsoa aurkeztu zuten Nafarroako Probintzia Auzitegian, eta apirilaren 11n ez zela terrorismo kasua erabaki zuen azken horrek. Apirilaren 27an berriz, Espainiako Auzitegi Nazionalak berretsi egin zuen Iruñeko istiluak “terrorismoa” zirela. Hala esan zuen Carmen Lamela epaileak, eta horrenbestez, auzia Espainiako Auzitegi Nazionalean ikertu behar dela esan zuen. Atzera bota zuen Errenteriako lau gazteen helegitea, eta Nafarroako Lurralde Auzitegiaren ebazpena. Azken horrek, defentsaren apelazio helegitea onartu zuen, partzialki, eta desordena publikotzat jo zituen istiluak hilaren 12an.
Une honetan helegitea aurkeztua dute lau gazte oreretarren ordezkariek.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.