ETAk Jose Luis Caso eta Manuel Zamarreño zinegotziak, eta Vicente Gajate udaltzaina hil zituen. Ekitaldia 18:30ean hasiko da, udaletxean.
Udaletxean egingo dute asteazkeneko ekitaldia.
Vicente Gajate Martin udaltzaina, eta Jose Luis Caso Cortines nahiz Manuel Zamarreño Villoria zinegotziak oroitzeko eta errekonozitzeko ekitaldia egingo dute etzi (asteazkena), 18:30ean, Errenteriako udaletxeko pleno aretoan. Hiruak ETAk hil zituen.
Motibazio politikoko indarkeriaren biktimei erakunde errekonozimendua emateko bidea jarraituko du horrela Errenteriako Udalak. Ildo horretan,
Memoria partekatu baterantz dokumentua landu eta aurkeztu zuen udalak 2015eko azaroaren hasieran.
Zentzu horretan, 2016ko irailaren 13an
Francoren indarrek altxamendu faxistan hildako udal langileei omenaldia egin zieten.