Lezon emakumeek 'Alpargata' dantzatu zutenekoa

'Alpargata' dantzatzea urrats txikia dirudi, baina esanguratsua. Murixkak aurrera urratsa egin du, dantzan ere, ohituretan ere, berdintasunaren bidean.

lezo.murixka

Emakumeak eta gizonak, ostiral arratsean, dantzan.

Gogoratzeko irudia ostiralekoa Lezon. San Joan suaren harira, emakumeek lehenengoz Alpargata dantzatu eta desafioa egin zuten. Murixka Dantza Taldearen ekimenez, ostirala arte gizonen eremu izan zena, emakumeena da ere orain. Berdintasunean urratsa, aurrerakoa. Gurutze Santuaren plaza jendez bete zen suaren inguruan, su magikoaren inguruan egunik luzeenari agur esan eta gaurik ederrenetakoari harrera egiteko. Emakumeen dantzaldiarekin are ederragoa izan zen San Joan bezpera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.