Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Errauste plantaren Ingurumen Baimen Bateratuari errekurtsoa jarri dio udalak

Oiartzun, Hernani eta Usurbilgo udalek San Marko Mankomunitatean dituzten ordezkariek agerraldia egin dute

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/06/27
 
san marko mankomunitateko ordezkariak

Ezkerretik eskuinera: Xabier Arrregi (Usurbil), Eneritz Arbelaitz (Oiartzun) eta Mattin Aldaia (Hernani).

Oiartzun, Hernani eta Usurbilgo udalek San Marko Mankomunitatean duten ordezkariek agerraldi bateratua egin dute gaur. Helburua, Zubietako errauste plantari emandako Ingurumen Baimen Bateratuaren (IBB) ebazpenari jarritako errekurtsoaren berri ematea. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU enpresari eman zion baimena, iazko apirilaren 11n. Hiru udaletako ordezkariek esan dutenez, “aurrekariak ezagututa”, errekurtsoa jartzea erabaki zuten. “Izan ere”, zehaztu dute, “Eusko Jaurlaritzak prozedura guztiak ahaztuta, automatikoki eman duela Ingurumenaren Baimen Bateratua”. Lau arau hauste Hiru udalerrietako ordezkariek azaldu dutenez, IBBa baimentzeko orduan lau arau hauste egin ditu Eusko Jaurlaritzak. Alde batetik, esan dute Ingurumenaren gaineko Eraginaren Adierazpena iraungita zegoela, obrak ez zirelako bi urteko epean hasi. “Baimen honen aldaketa egiteko prozedura bera ere urratu egin da”, gaineratu dute. Bestetik, 2010eko IBBa ere iraungita zegoela salatu dute. “Ebazpenak berak ezartzen zituen epeak igarota zeuden”, argitu dute. Hortik aurrerakoek ere balio ez dutela aldarrikatu dute: “2016ko martxoaren 7ko ebazpena, zeinak IBBa luzatzen duen, baliogabea da, ez duelako justifikaziorik eta legez kontrakoa delako. IBBa iraungitzen denean, ezin da gehiago luzatu”. Hirugarren tokian, iazko apirilaren 11ko ebazpena justifikatua ez dagoela esan dute hiru udaletako ordezkariek: “Ez dago espedientean inongo txostenik proposatutako aldaketa ez dela funtsezkoa egiaztatzeko. Gainera, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Adierazpena (IEA) eta Ingurumen Baimen Bateratua (IBB) ez ziren argitaratu”. Ohartarazi dutenez, bi ebazpen horiek bakar batean bildu zituzten, eta organo bakarrak onartu zuen. “Lege urraketa da hori”, deitoratu dute. Azkenik, jakinarazi dutenez, URA agentziari txostena eskatu arren, erantzuna jaso baino lehen eman dute baimena, legezko epea bete gabe eta beste txostenik eskatu gabe. Zubietako proiektua, “onartezina” Egoera salagarritzat jo dute Oiartzungo, Hernaniko eta Usurbilgo udalek. “Eusko Jaurlaritzak prozedura guztiak urratu ditu”, gaineratu dute. Hala, gogorarazi dute duela gutxi Ingurumen Sailak inkesta bat kaleratu zuela, eta ingurumenaren zaintzarena kezka nagusienetakoa zela bertan. “Bada, hara non, hori predikatzen duen sailak arduragabekeriaz jokatzen duen, eta lehenetsi egiten dituen errauste plantaren atzean dauden interes ekonomikoak, herritarren osasuna eta ingurumenaren kaltetan”, esan dute. Ingurumenaren ikuspegitik Zubietako errauste planta onartezina dela uste dute, Europako zuzentarauak urratzen dituelako. Tramiteak egiteko 11 egun behar izan dituztela arbuiatu dute. “Korrika, presaka,eta gaizki kudeatu da hain gai zaila. Ingurumen Sailaren funtzioa ingurumenaren zaintza izan beharko lukeen arren alderdi interes erantzun diola argi ikusi dugu”, kritikatu dute. “Kalte handiak” EAJ eta PSE-EErentzako hitzak izan dituzte segidan: “Jakin badakigu erraustegiaren proiektua zein garrantzitsua den batzuentzat. Edozein pauso emateko presaka eta korrika, ezkutuan eta modu ezegokietan ikusi izan ditugu Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioan”. Hala ere, Ingurumen Saila seinalatu dute, errauste planta egiteko bidea “erraztu” dietelakoan. “Gipuzkoarron osasunarentzako, ingurumenarentzako eta ekonomiarentzako kalte handiak ekarriko dizkigu proiektu honek”, jarraitu dute. Horregatik, prozedura eta arau urratzeen aurrean isilik gelditu ezin dutela ohartarazi dute. Gipuzkoarrentzako errespetua eskatu dute, eta errauste planta egin nahi dutenei esan diete eurak geldi ez daudela, eta herritarren eskubideak defendatzeko lanean jarraituko dutela.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.