Bekoz Bekok Sheroes Hangout proiektua ezagutzera eman nahi du

Diru bilketan ari dira eta sanferminetan saltzeko elastikoak eta poltsak egin dituzte.

India, bekoz beko

Proiektuko emakumeak, Bekoz Beko elkarteak Ikuska jaialdian eman zien sariarekin.

Kafetegia da Sheroes Hangout, azidoarekin erasotu dituzten Indiako emakumeek sortutako kafetegia. Bekoz Beko elkarteak proiektua bertatik bertara ikusi eta hemen ezagutzera eman nahi du. Nahi horretan elkarte pasaitarrak diputazioaren babesa lortu du, eta ondorioz proiektuko hiru kide Pasaiara ekarriko ditu. Hamar egun emango dituzte inguruan Indiako hiru emakumeek, eta  Pasaiako Udalak harrera egingo die.  Hitzaldiak ere eskainiko dituzte, Pasaian eta Donostian. Aurretik, baina, Bekoz Beko taldeko emakume pasaitarrek Indiara bidaiatu nahi dute, Agrara, eta horretarako diru bilketan ari dira. Iragarri dutenez, elastikoak eta poltsak egin dituzte sanferminetan saltzeko, eta bidaiarako dirua lortzeko. Ikuska jaialdian ezagutu zuen Bekoz Beko taldeak Sheroes Hangout proiektua, Sheroes dokumentalaren bidez. Bekoz Beko saria eman zioten orduan lanari, eta ordutik dute harremana proiektuarekin.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.