Bilketa eredu berriarekin, edukiontzi marroia eta grisa zabaldu ahal izateko txartelak beharko dituzte herritarrek, eta astelehenetik aurrera postaz bidaliko dizkie udalak.
Bost edukiontziak datozen asteetan zabalduko ditu udalak herri osora.
Data zehatzik ez du jakinarazi udalak, baina datozen asteetan bost edukiontziak herri osora zabalduko ditu. Bilketa eredu berriarekin, edukiontzi marroia eta grisa zabaldu ahal izateko txartelak beharko dituzte herritarrek, eta astelehenetik aurrera postaz bidaliko dizkie udalak. Txartelekin batera, horiek jasotzeko zorroa, eta sailkapenean laguntzeko udalak sortu duen hondakinen gida ere helaraziko dizkie jakinarazi duenez. “Gidaren helburua sailkapen eta birziklatze lanak erraztea da, eta sistema berriaren erabilera egokia sustatzea bilketa datuak hobetzeko. Sistema erosoagoa eta errazagoa izanik, bilketa hobetzea posible izango dela uste dugu”, azaldu dute.
Poltsa konpostagarriak, berriz, udalaren hondakinen bulegoan jaso beharko dituzte herritarrek doan, datorren astetik aurrera, 08:30etik 13:30era.
Urtarrilean abiatu zuen bost edukiontzien sistema
Altamira auzoan Lezoko Udalak. Atez ateko sistemaren zintzilikarioak kenduta, bost edukiontziak ezarri zituzten bertan proba pilotu gisa