Santakrutz Jaiak indarrez hasi dira. Horren adibide, txupinazoaz gain, Ixkulin, Allerru, Tiñelu eta Altzateren danborrada handia.
Lau danborradak, Gurutze Santuaren plazan bilduta.
Koloretsua oso izan zen atzo Lezoko Santakrutz Jaien lehen eguna.
Txupinazoaz gain, gaueko danborrada izan zen eguneko unerik kitzikagarriena. Bertan, Ixkulin, Allerru, Tiñelu eta Altzate elkarteetako kideek parte hartu zuten, lehenik bakoitza bere aldetik, ondoren denak Gurutze Santuaren plazan. Han, danborrada bakoitzeko ordezkariek banderak astindu, eta bigarren txupinazoa eman zieten haiei. Lezoko herria ereserkiaren doinuak danborrekin lagundu zituzten plazan, lau danborradetako ehunka lagunek, denek elkarrekin.
Ondokoak danborradako hainbat argazki dira, Leire Oiaga lezoarrak HITZAra bidalitakoak.