Goizean eguraldiak ez du lagundu, eta hainbat ekitaldi bertan behera utzi behar izan dituzte jaietako egun nagusian.
Sareak Sortuz izeneko prozesua martxan da gaur goizetik Pasaian. Bazterkeria arriskuan edo egoeran dauden pertsonekin gizarte eta osasun zailtasunak landu eta irtenbideak emateko lankidetza-hitzarmen bat sinatu du udalak Sarea Fundazioarekin. Aukera gehiago bermatu daitezen.
Santakrutz Jaiak indarrez hasi dira. Horren adibide, txupinazoaz gain, Ixkulin, Allerru, Tiñelu eta Altzateren danborrada handia.
Pasaian hil zituzten Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kideren inguruko ikerketa dokumentala grabatzen aritu da Oinatzak Produkzioak. Senideen hitzak eta gertaeraren narratiba uztartuko ditu garaiko zein oraingo irudiekin.
Tailer berria izateaz gain, hura emateko modua ere hala izango dela azaldu du Jokin Zukuntza zuzendariak, "proiektuetan oinarritutako ikasketa izango da".
Hastapen mailan eta aurreratuan eskainiko dituzte, adin guztietako pertsonei zuzenduta
Errenteriako Udalak Gerra Zibilean eta Frankismoan Errenteria-Oreretan gertatutakoa ezagutzeko ikerketa egitasmo bat jarri du martxan Aranzadi Zientzia elkartearekin.