Oiartzunen egindako elkarretaratzea.
Kataluniako egoera politikoa bor-bor dago. Milaka pertsona kaleak hartzen ari dira, polizia operazioen kontra protesta egiteko, eta euren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Euskal Herritik ere elkartasun keinu ugari egiten ari zaizkie kataluniarrei.
Tartean, Oarsoaldean. Eskualdeko hainbat herri eta auzotan elkarretaratzeak egin zituzten atzo arratsean. Lezo eta Oiartzungo plaza nagusiak
esteladekin bete ziren —erreferendumeko boto paperen bat edo beste ere ikusi zen—, eta Errenteria-Oreretako Fanderia eta Beraun auzoetan ere hainbat herritar bildu ziren.
Gaurko beste hainbat deialdi egin dituzte. Errenteria-Oreretako Herriko Plazan 19:30ean jarri dute zita, eta ordu berean elkartuko dira Antxoko Gure Zumardian. San Pedron, berriz, pilotalekuan mobilizatuko dira, 19:00etan. Hirugarren elkarretaratze bat egingo dute Pasaian: Donibanen 19:30ean geratu dira, Santiago plazan.
Oiartzunen, berriz, auto karabana egingo dute, ikastolako aparkalekutik hasita, 19:00etan.