Bigarren final laurdena jokatuko dute bihar arratsaldean; irabazlea finalerdietara pasatuko da
Jon Martinek Segurako oholtzara igoko da bihar.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bigarren final laurdena jokatuko dute bihar arratsaldean, Seguran. Biharko saioan ere, Oiartzunek ordezkari bat izango du: Jon Martin. Berarekin batera, finalerdietara zuzeneko txartela bilatzeko beste bost lehiakide izango dira Baratze pilotalekuan: Nerea Elustondo, Beñat Iguaran, Ander Fuentes
Itturri, Unai Gaztelumendi eta Felix Zubia. Oier Suarezek gidatuko du saioa.
Martinek laugarren aldiz parte hartuko du txapelketa nagusian, eta aurreko hiruretan finalerdietara sailkatzea lortu du. Arreba Alaiaren bidea jarraitu nahi du, berak finalerdietarako txartela lortu baitzuen Baigorrin.
Sarrerak gaur arratsaldeko seirak arte eros daitezke
Internet bidez. Bihar, berriz, Segurako pilotalekuko lehiatila 15:00etan irekiko dute, saioa hasi baino bi ordu lehenago. Ateen irekiera 16:00etan izango da.