Xamoa laugarren izan da Zumaiako bertso saioan
Nerea Ibarzabal izan da nagusi bosgarren final laurdenean
Atzo arratsaldean jokatu zuten, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bosgarren final laurdena. Oiartzuar batek, Arkaitz Oiartzabal Xamoak, hartu zuen parte bertan. Laugarren bukatu zuen saioa.
Nerea Ibarzabal markinarra nagusitu zen finalerdian, 698,5 puntu bildu ondoren. Nahikari Gabilondo zarauztarrak eta Miren Artetxe lasartearrak 661,5 puntu eskuratu zituzten. Haien atzetik gelditu zen Xamoa, 627,5 punturekin. Asier Otamendi bosgarren (617,5) eta Ibon Ajuriagojeaskoa seigarren (616) izan ziren.
Honenbestez, oiartzuar guztiek egin dute bere saioa. Xamoa eta Ander Lizarraldek ez dute kanporaketa pasatzea lortu, bai ordea eta Alaia eta Jon Martinek. Alaia Martin Irungo Artaleku kiroldegian ariko da, azaroaren 1ean. Jon Martinek, berriz, hilaren 28an Bastidako (Araba) finalerdian ariko da bertsotan.
Azkeneko final laurdena datorren larunbatean jokatuko dute, Tolosako Beotibar pilotalekuan.
