EH Bildu: “Intxaurrandietak eta Errazkinek kudeaketa zuzen eta gardena egin zuten”

Intxaurrandieta eta Errazkin, aurreko legealdian Lezoko alkate izandako Ainhoa Zabalorekin, Lezon atez atekoarekin hasi zirenean.

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) batzarra egin zuen astelehenean. Bertan hartu zituzten erabakien artean dago, aurreko legealdian GHKren presidente izan zen Ainhoa Intxaurrandieta lezoarraren, eta Iñaki Errazkin orduko Ingurumen diputatu azpeitiarraren (biak EH Bilduren batzarkideak 2011-2015 legealdian) kontrako auzi bidea zabaltzea, 2013an errauste plantaren proiektua geldiarazteagatik. Erabaki hark ekarri zituen kostuak euren gain hartzeko eskatuko die: 8,2 milioi euro kalte-ordainetan, eta hilabeteko 600.000 euro finantza gastu eta inbertsio galeretan; denera, 41 milioi euro.

Horren harira, Gipuzkoako EH Bilduk agerraldia egin zuen atzo. Ainhoa Beola batzarkideak nabarmendu zuen Intxaurrandietak eta Errazkinek “kudeaketa zuzen eta gardena” egin zutela, “herri mandatua betez, gipuzkoarren osasunaren eta interes publikoaren defentsan, legitimitate demokratiko osoarekin eta legea %100ean betez”. Alta, auzi bideak “ez hanka ez bururik” ez duela adierazi zuen Beolak, “salaketak ez du oinarririk, mendeku politikoa eta elektorala bilatzen ari dira”.

Salaketarekin PSE-EEk eta EAJ maila pertsonalera jauzi egin dutela adierazi du Gipuzkoako EH Bilduk, “ez da ulertzen legearen aterkipean herritarren agindua betetzeagatik hautetsi publikoei kalte-ordain pertsonalak eskatzea”.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend