Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Oiartzun ibaiaren saneamendua hobetzeko lanak hasi dituzte

Kolektore berria eta saneamendu instalazioak eraikitzeko lanak hasi dituzte Oiartzun ibaiaren saneamendua hobetzeko. 2, 2 miloi euroko inbertsioa egingo dute horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Añarbeko Urak Manokomunitateak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/10/23
Errenteriako kolektore berriaren lanak hasi dituzte.

Errenteriako kolektore berriaren lanak hasi dituzte.

Kolektore berria eta saneamendu instalazioak eraikitzeko lanak hasi dituzte Oiartzun ibaiaren saneamendua hobetzeko. 2, 2 miloi euroko inbertsioa egingo dute horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Añarbeko Urak Manokomunitateak, eta gaur eman dituzte lanen gaineko xehetasunak Bernar Lemos Hirigintza zinegotziak, Maije Zelaia Añarbeko Uraken presidenteak eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen eta Obra Hidraulikoen diputatuak Iztieta pasealekuan, obrak egingo dituzten gunean egin duten agerraldian. Lanen bidez Iztieta eta Errenteriako ponpatze estazioak lotuko dituen  438 metro luze eta 1,2 metroko diametroa izango duen kolektore berria eraikiko dute. Azken horrek, Errenteriako saneamendu kolektore nagusiaren zati handi bat berritzea suposatuko du, Oiartzun ibaiaren ezkerraldetik pasatzen dena, zehazki. Errenteriako, Oiartzungo eta Lezoko zati bateko hondakin urak Pasaiako Badian dagoen intertzeptoreraino eramango ditu, hemendik Loiolako araztegira, eta handik itsasora. Oiartzun ibaira hondakin solidoen isurtzea saihestuko dute kolektore berriak eta solidoen erretentziorako instalazio berriak, gainera, gaur egun sarearen ustiaketan dauden arazoak ere saihestu egingo direla esan du Zelaiak, “Iztietako ponpatze estazioan pilatzen diren hondakin urak gelditu gabe ponpatu beharrik ez da izango”. Ingurumenean zein urean hobekuntza nabarmenak izango dituela gaineratu du: “Errenteriako udal saneamendu sarearen, zein Añarberen titularitatekoa den goi sarearen funtzionamendu hidraulikoa hobetuko da; euria indartsu egiten duenean ibaira egiten diren isuriak murriztu egingo dira eta ez da inongo hondakin solidorik isuriko; Azkenik, Iztietako hondakin uren ponpatze estazioa ezabatuko denez, energia elektrikoaren kontsumoa gutxituko da. Pônpatze estazioaren lokala gainera udalari emango zaio berak erabilera publikoa egin dezan”. Zulaketaren teknika Lanekin ahalik eta kalte gutxien sortzen saiatuko direla esan du gainera Añarbeko Uraken presidenteak. izan ere zangarik ez dute egingo, zulaketaren teknika erabiliko dute. Putzu bertikal bat irekiko dute Amasa kalearen amaieran, Mataderoaren aurrean. Kolektore berriaren eraikuntzak zenbait aldaketa eragingo ditu udal saneamendu sarean Zelaiaren esanetan: “Amasa kaleko udal saneamendu kolektorearen konexioa  egiteko 25 metro luze eta 400 milimetro zabaleko diametroa izango dituen kolektorea egingo dute, oraingoan bai, zangak irekiaz”. Lanek urtebeteko iraupena izatea aurreikusi dute. Lemosek Iztietakoa obra handia izango dela nabarmenduta, hobekuntzak ekarriko dituela auzoarentzat esan du eta eskerrak eman dizkie aldundiari eta Añarbeko Urei Amasa eta Astigarraga kaleetako saneamendua obraren barruan sartzeagatik, “auzoari hobekuntzak ekarriko dizkiolako”. Bizilagunei lanek ahalik eta eragozpen gutxien sortzea espero duela esan du zinegotziak, eta azken horiei, pazientzia eskatu die. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Añarbeko Urak Mankomunitateak joan den ekainean sinatu zuten kolektore berria eraikitzeko hitzarmena.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.