Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Aritu edo aditu; denak du balio

‘Konpromisotik aD/Ritzera’ kanpaina egingo dute abenduan, euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin. Erabileraren jaitsierak bultzatu ditu horretara

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/10/27
konpromisotik

Gaur zortzi aurkeztu zuten kanpaina.

Oiartzungo euskaldunen kopurua %70 ingurukoa da, eskualdeko altuena. Ehunekoa altuagoa da, euskara ulertzeko gai direnak herritarren %80 baitira. Euskararen arnasgunea da Oiartzun, eta gainera, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) kide. Kale erabilera, aldiz, %58,8koa da, 2009an baino ia lau puntu gutxiago. Datu horiek kezka iturri dira Oiartzungo euskaltzaleentzat. Argi geratu zen iazko azaroan egindako arnasguneei buruzko tailerretan. Aitziber Arnaiz Oiartzungo Udaleko euskara teknikariak mintegi haiek egiteko arrazoiak azaldu ditu: «Herri euskalduna gara, eta UEMAko kide. Horregatik, tailerrak antolatu genituen, bazegoelako kezka bat, lehen gaztelera entzuten ez zen tokietan orain entzuten delako. Bestalde, UEMAko kide ere bagara, baina herritarrek arnasgune izatearen kontzientzia hori ez dutela ikusi genuen». Ehun bat lagun bildu ziren bi tailerretan, eta bideo bat ere argitaratu zuten. Bertan, euskararen erabilerari buruz oiartzuarrek eurek beren pertzepzioa azaldu zuten. «Oiartzun mundu guztiarentzat oso euskalduna da, euskaraz pila bat hitz egiten da, eta abar. Datuak erakusterakoan, jendea kezkatu zen. Ez dira beste tokitakoak baino baxuagoak, altuagoak agian, baina jendeak espero duena baino baxuagoak dira», zehaztu du.
Lagunen arteko solasaldiak euskaraz egiten saiatuko dira ahobiziak;  ezezagunekin aritzean, lehen hitza.
Tailerretan ondorioztatu zuten esparru askotan zereginak zeudela. Bereziki, euskaldunen kontzientziazio mailan indar egitea. Orduan, taldetxo bat sortu zuten, Ttur-tturren, udalaren eta norbanakoen artean. Beste herri edo auzoetan —Lasarte-Oria, Errenteria-Orereta, Agurain, Egia…— zer egin izan duten begiratzen hasi, eta eredua inportatu nahi izan zuten. «Herri horiek ez dira euskararen arnasguneak», nabarmendu du Arnaizek, «eta gure buruari galdetu genion ea eredu horrek guretzako balio duen. Argi dagoena da balioko duela jarrerak eta jokaerak azaleratzeko. Euskaldun asko daude euskaraz hitz egiten ez dutenak, eta ez dira kontziente». Hori guztia kontuan hartuta, uztailean deialdi bat egin zuten, baita hil honen hasieran ere, eta herriko eragileei euren asmoak azaldu zizkieten. Agertu zirenei esan zieten ekarpen ona izan zitekeela euren elkarteetan asmo horien berri ematea. Konpromisotik aD/Ritzera kanpainaren aurkezpen publikoa gaur zortzi egin zuten. Abenduaren 2tik 15era egongo da indarrean, eta herritarrek bi modutara har dezakete parte: ahobizi edo belarriprest izaten. Lehena euskaraz hitz egiteko gai direnei zuzenduta dago. Bigarrena, hitz egiteko ahalmenik ez, baina ulertzeko gai direnei. Bakoitzak bere txapa identifikatzailea eskuratu ahalko du. Euskara ulertzen dutenei dagokienez, Arnaizek esan du kopurua uste baino handiagoa dela. Hori bai, eurekin euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dagoela uste du: «Pentsatzen dugu ez duela nahikoa ulertzen edo ez digula ulertuko; ez dakigu nola hitz egin behar diogun… Baina posible da. Hori da nabarmendu  nahi dugun gauzetako bat: elkarrizketa elebidunak eduki daitezkeela». Belarriprest-en helburua aldarrikatu du: «Asmoa da esan dezaten euskaraz hitz egin daitekeela beraiekin; ‘háblame en euskera que te entiendo’, alegia».
Elkarrizketa elebidunak izan daitezen saiatuko dira ‘belarriprest’-ak
Modu batera edo bestera parte hartu nahi duten oiartzuarrek galdetegi bat bete beharko dute. Oiartzuarrak Ga-n bete daiteke, edo udaletxean edo ikastetxeetan orrialdea entregatuta. Gainera, azaroaren 14, 15, 17, 23 eta 24an izena emateko mahaia jarriko dute Fermiñenen. Egun horietan jaso ahal izango dira Onintza Etxebestek diseinatutako txapak. Kanpainaren azken egunerako, world cafe bat antolatu dute, bakoitzak izan dituen esperientziak partekatzeko. Iragarri dutenez, ikuskizun sorpresa bat egongo da. Girotzea Konpromisotik aD/Ritzera kanpainaren aurretik, azaroan, sentsibilizazio kanpaina antolatu dute. Hizlari erakargarriak hurbildu nahi dituzte Oiartzunera. Horrela, hil horren 8an Garbiñe Petriati eta Estitxu Eizagirrek Euskaldunen hizkuntz eskubideak eta jokabideak izeneko hitzaldia emango dute. 14an, Lorea Agirre eta Idurre Eskisabelek euskara eta feminismoa aztertuko dituzte. Bukatzeko, 22an Lutxo Egia eta Pako Aristi idazleen arteko solasaldia entzuteko aukera egongo da. Horrez gain, azaroaren 25eako TELP ikastaroa antolatu dute. Arnaizek argi utzi nahi izan du kanpaina ez dela helburua, beste urrats bat gehiago baizik: «Iruditzen zaigu udalerri euskaldunetan pauso gehiago eman daitezkeela. Ez da helmuga; hau da bidean probatu nahi dugun urratsa. Iruditzen zaigu emaitza onak eman ditzakeela. Urrats aurrerakoiagoak eman nahi ditugu; Oiartzun herri euskalduna izanda, horretarako aukerak baditugu».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.