Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Lekuona Fabrika Kulturala hurbilago

Erabilerak aldatuta proiektu berriaren arabera, liburutegia, auditorioa eta sorkuntzarako espazioak izango ditu Lekuona Fabrika Kulturalak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/11/03
Mensdoza eta Collar Lekuona Fabrika Kulturalaren proiektu berria aurkezten.

Mendoza eta Collar Lekuona Fabrika Kulturalaren proiektu berria aurkezten.

Lekuonako obrak hasiko dituzte berriro. Urtarrilean izango da hori, astearteko plenoak  proiektua eta obrak hastea aho batez onartu zuen, eta beraz, hurbilago da Lekuona Fabrika Kulturala. Lekuona, gobernu taldeak agintaldian duen proiekturik handiena dela esan du Julen Mendoza alkateak, Ion Collar Kultura zinegotziarekin batera gaur proiektuaren berri emateko egin duen agerraldian: “Garrantzitsuena, eta aurreko agintaldietatik datorrena”. Urtarrilean hasiko da obra,eta 2018ko urte bukaerarako amaituta egongo dela iragarri du Mendozak: “Urte amaieran  irekia eta martxan izango da”. Errepasoa egin du Mendozak, eta gogorarazi du 2014aren amaieran hitzarmena sinatu zuela udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, “arte eszenikoetarako zentroa izango zenaren gaineko hitzarmena egin genuen, ondoren arazoak izan ziren obrarekin eta kontratua etetea eta santzioa ezartzea erabaki zen bertan ari zen enpresari, 2016ko uztailean. Hori gertatu zenean, aldundia eta udalaren arteko desadostasunak agerian jarri ziren”. Gauzak horrela, eta ikuspegi ezberdinak zituztela ikusita, elkarrizketa bidea abiatu zutela erantsi du Mendozak, proiektuari norabide berria emateko. 2016ko abenduan aldundiarekin sinatutako protokoloan eman zitzaion norabide berri hori Lekuonaren gaineko proiektuari. Erabilerak aldatu ziren, eta proiektu berriaren arabera, liburutegia, auditorioa eta sorkuntzarako espazioak izango dira, “aldundiak ordura arte 2.436.963 euro jarri zituen, eta diru hori hemen geratzea inportantea zen guretzako, nahiz eta erabilera aldatu”. Proiektua gobernu taldeak alderdi politiko guztiekin partekatu duela esan du Mendozak, eta ezaugarrien artean, “malgutasuna” aipatu du, “bai eraikinean zein haren erabileran. Hainbat erabilerakoa izango da, baina horiek guztiak proiektu globala osatuko dute, beraien artean harremanean izango dira, interakzioan. Interesgarria izango da eta datozen urteetan Errenteriaren etorkizunean eragina izango du”. Proiektu berriak, arkitektura irekian oinarrituta, gune zabal eta malguen eraikina sortzea du helburu, liburutegia eta auditorioa bezalako espazio definituak izango dituena, baina prestona eta diziplina ezberdinen elkar topatzea bilatuko duena. Eduki kulturala kontuan hartu da proiektua egiteko garaian, eta hilabete honetan herriko eragile sozial eta kulturalak bilduko dituela udalak azaldu du, “gure herriko kultura ardatz estrategikoak identifikatu eta horien inguruko lanketa egiteko, eta Lekuonak paper garrantzitsua izango du.” Alderdi politikoekin ere prozesu propioa egingo du udalak Lekuonaren definizioa adostasun osoz egiteko. Eragileekin eraikinari bizitza eta dinamismoa emango diotela gaineratu du Collarrek, “Lekuona bihotza izango da, baina kultura taupadak herri guztian banatuko dira”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.