Azidoarekin erasotutako emakumeen egoera bertatik bertara ezagutuko dute; Indiako hiru emakume lagunduta egingo dute etxerako buelta, beren errealitatea hemen ezagutzera emateko.
Bost edukiontzien sistemarekin atzera egin dutela salatu du Lezon Ondo Ai Ginen taldeak .Sistema berriaren gaineko jarraipena eta txostena egin ditu
Erabilerak aldatuta proiektu berriaren arabera, liburutegia, auditorioa eta sorkuntzarako espazioak izango ditu Lekuona Fabrika Kulturalak.
Trintxerpen da protesta ekitaldia, 19:30ean, alkateordetzaren parean.
‘Paeta zaharrak erantzun’ mahai jokoarekin Oiartzungo ondarea dibulgatu nahi dute, modu dibertigarrian. Herriko hizkerari, historiari eta hainbat istoriori buruzko galderak jaso dituzte.
Errigorak udazkeneko kanpaina abiatu du bosgarrenez. Erriberako euskalgintzari hauspoa eman nahi dio, Nafarroa hegoaldeko nekazal ekoizpenen gainbeherari erantzutearekin batera.
Miren Tabernak eta Power Rangersek areto futbol taldeek Oiartzungo derbia jokatuko dute bihar arratsaldean, Elorsoro kiroldegian
Enpresa txiki eta ertainak euskalduntzeko plana hiru urte egongo da indarrean; 50 enpresa euskalduntzea da helburua
Lezoko kirol taldeek jardunaldi gogorra izango dute asteburuan. Munttarperen gizonen bolada onarekin jarraitu nahi dute, Arrasaten irabaziz.
Kataluniari babesa emateko manifestazioa egingo dute bihar, 17:00etan hasita
Zarata Maparen ondorioei irtenbidea emateko batzarrera deitu dituzte lezoarrak astearterako. Udalak uste du denen partaidetza beharrezkoa dela.
Euskaldunaren kontra du partida bihar Sanpedrotarra taldeak, kontrarioen etxean.
Elkarretaratzeak egin zituzten atzo Errenteria-Oreretan eta Lezon Kataluniako Generalitateko zortzi kontseilariren espetxeratzea salatzeko.