Bilboko manifestaziora joateko autobusa antolatu dute

Kataluniari babesa emateko manifestazioa egingo dute bihar, 17:00etan hasita

gure esku dago bilbo

Irailean Kataluniako erreferendumaren alde egin zuten manifestazioa.

Gehiengo sindikalak, EH Bilduk eta beste hainbat eragilek deituta, manifestazioa egingo dute bihar arratsaldean, Bilbon. Kataluniari babesa emateko manifestazioa izango da, eta Espainiako Estatuaren jarrera gaitzesteko, 155aren kontra, Demokrazia eta Erabakitze Eskubidea lelopean. Deitzaileen artean dago Gure Esku Dago. Oiartzungo taldeak autobusa antolatu du Bilbora joateko. 15:00etan aterako da, ikastolako aparkalekutik. Izena emateko zerrenda irekita dago Amazkar tabernan. “Eraso larri hauen aurrean, demokraziak inoizko babesik handiena behar du. Bilboko kaleak betetzea oso-oso garrantzitsua izango da”, esan du Oiartzungo Gure Esku Dagok.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.