Ertzaintzak jakinarazi duenez, 31 urteko emakume batek salaketa jarri zuen urriaren 31n. 47 urteko gizon bat atxilotu dute
Azken eraso matxista dallatzeko manifestazioa deitu du gaur mugimendu feministak.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, pasa den urriaren 31n, emakume batek sexu erasoagatik salaketa jarri zuen. Emakumeak kontatu zienez, egun batzuk lehenago, inor bizi ez den baserri batean gaua pasatzen ari zen. Gizon batek eraikinean sartzea lortu zuen, eta sexu harremanak izan nahi zituela esan zion. Emakumeak behin eta berriro ezetz esan zion arren, gizona bere gainean bota eta sexualki erasotu zuen.
Salaketa jaso bezain pronto, ikerketa abiatu zuen Ertzaintzak. Astelehenean identifikatu zuten, eta atxilotu zuten. Ustezko erasotzailea 47 urteko gizon bat da, eta ertzain etxetik pasatu ondoren, epailearen aurrera eraman zuten.
Eraso hori salatzeko, Oiartzungo Feministen Asanblada elkarretaratzea egingo du bihar arratsaldean. 19:30ean izango da, Done Eztebe plazan.