Etorkizunaren Alde plataformak egun osoko egitaraua antolatu du, argazki masiboa, ekitaldia, bazkaria, poteo girotua eta kontzertuak tartean.
Ehunka lagun elkartu dira lau oreretarrei elkartasuna adierazteko.
Ia zortzi hilabete ondoren,
hiru oreretarrak asteartean irten ziren Iruñeko espetxetik, behin-behineko askatasunean. Etxean izan arren, Iruñean atxilotutako lauen aldeko elkartasunak ez du etenik. Zapi arrosak lepoan ipini eta gogoz, ehunka gazte eta heldu kalera jaitsi dira.
Goizean, argazki masiboa egin dute. Argazkia: Esther Boticario.
Goizetik, Etorkizunaren Alde plataformak antolatutako Elkartasun Eguna ospatzen ari dira Errenteria-Oreretan. 11:00etan, Agirre Lehendakariaren plazan argazki masiboa atera dute, ondoren, Koldo Mitxelena ikastetxearen estalkian ekitaldia egiteko. 14:30ean, tripak ondo bete dituzte, arrats eta gaueko ekitaldiei aurre egin ahal izateko. Bingo musikatua eta poteo girotua egingo dute arratsaldean. 19:30ean, Sorkunek Agirre Lehendakariaren plazan musika saioa eskainiko du. Ondoren, Urbi Selektah, Dantzal Sound, Pano Selektah, Mountain Sound, Little Martin Selektah eta Sardeska taldeak oholtza gainera igoko dira, Elkartasun Egunari, ziur ordu txikitan, amaiera emateko.
Hona, bazkari herrikoian HITZAk ateratako argazki sorta: