Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Euskara aste honetako protagonista bakarra izango da

Euskararen Astea antolatu dute, hainbat ekitaldirekin; festa nagusia larunbatean egingo dute

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/11/27
konpromisotik ad/ritzera

Hainbat oiartzuarrek eman dute izena ‘Konpromisotik aD/Ritzera’ kanpainan. Larunbatean hasiko da, abenduaren 15era arte.

Euskararen Eguna da datorren igandean. Gure herriari izena ematen dion hizkuntzaren eguna behar bezala ospatzeko, eta bere erabilera sustatzeko, Euskararen Astea antolatu dute Oiartzunen. Ostegunetik igandera bitartean ekitaldi ugari antolatu dituzte herrian. Kantaldi batekin hasiko da astea. Bigarren aldiz, Haziak egitasmoak eta Torri Gukin-ek belaunaldi ezberdinen artean kultura ondarea transmititzeko saioa egingo dute. Abaraxka ludotekan izango da, 17:00etan hasita. Ostiralerako, berriz, zita bikoitza jarri dute. Pasaiako Badia dokumentala ikusteko aukera egongo da, 19:00etatik aurrera, udaletxeko pleno aretoan. Pasaiako sarraski du ardatz, eta 1984ko martxoaren 22an gertatu zena aztertzen dute. Dokumentalean hildakoen senideek parte hartu dute, baita Joseba Merinok eta Rosa Jimenok ere, gertaeren lekuko zuzenek. Horrez gain, Pasaiako herritarren testigantzak bildu dituzte, Santi Gonzalez eta Miguel Castells abokatuen adierazpenekin batera. Emanaldiaren ondoren, solasaldia egingo dute. Yuri Agirre zuzendariak eta Peio Aizpuru segadan hildako baten senideak hartuko dute parte. Euskararen Festa Bada hilabete pasatxo Konpromisotik aD/Ritzera kanpaina egingo zutela ofizialki iragarri zutenetik. Datorren larunbatean, hilak 2, hasiko da. Ez du nolanahiko hasiera izango, gainera: Euskararen Festa antolatu dute, ia egun osorako. Eguerdian hasiko da, dultzaineroen kalejirarekin. Ordu bererako, Kuadrillategikoek haurrentzako jolasak prestatu dituzte, eta herria apainduko dute. 12:30etik 13:30era muxikoen emanaldia izango da, kaskoko kaleetan zehar. Bazkaltzeko tartea hartu ondoren, indartsu hasiko da arratsaldea. 16:00etan trikitilariak kalejiran abiatuko dira. Euskararen Festa Erraldoiaren aperitiboa izango da hori, 16:30etik aurrera jai giroa —are gehiago— nagusituko baita. Euskararen Astea bertso doinuekin itxiko dute. Igande eguerdian bertso-poteoa egingo dute, herriko tabernetan zehar. Iraitz Mateo, Jon Otegi, Jokin Irastorza eta Josu Ibarguren ariko dira bertsotan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.