Generoaren gaia sail guztietan modu transbertsalean lantzea da helburua, berdintasunerako bidean pausoak emateko
Orain arte ez zegoen saila sortu dute.
Oiartzungo Udalak Feminismo Saila martxan jarri du. Orain arte beste sailen menpe zegoen, eta orain dedikazio handiagoa izango du gai horrek. Gizon eta emakumeen arteko berdintasunean pausoak emateko eta norabideak markatzeko ezinbestekoa dela uste dute, eta horren akuilu eta hauspo izango da sail berria. Teknikari bat kontratu dute horretarako, lagungarria izango delakoan.
Jakinarazi dutenez, generoaren gaia modu transbertsalean landu nahi dute udaleko sail guztietan. “Udalgintzako arlo guztietan generoaren ikuspegia mantenduz soilik lortuko da udalean eta herri bizitzan gizon-emakumeen arteko parekidetasuna bermatzea”, zehaztu du udalak. Politika ikuspegi androzentrikotik egin dela ere gogorarazi dute.
Gainera, berdintasunaren arloko legediak betearazteko balioko du sail berriak. Harremanetan jarri nahi duenak,
e-posta bidez egin dezake.