Zenbaki oso bateko zortzi txartelak erosiz gero, mariskada baten zozketan sartuko da zuzenean
Gure Esku Dagok eta Kontseiluak antolatu dute Sari Tripontzia.
Sari Tripontzia iragartzen duten kartel ugari ikusiko zenituen tabernetako edo beste denda batzuetako atarian. Boleto bakoitzak zortzi zenbaki ditu, eta banaka eros daitezke. Zortzi serietako bakoitzak bost euroko prezioa izango du. “Tripontzia” adjektiboa ez da merkezurrean jarritakoa: irabazleak 60.000 euro poltsikoratuko ditu. Saritutako zenbaki bereko gainontzeko 6.000 euro eramango ditu bakoitzak.
Oiartzunen, gainera, zenbaki osoa erosten dituena —edo saltzen laguntzeko prest dagoena— urtarrilaren 5ean zozkatuko den mariskada baten zozketan sartuko da. Horretarako, Oiartzungo Gure Esku Dagorekin jarri behar da harremanetan,
mezu elektronikoa idatziz edo 665 72 64 66 telefono zenbakira deituta. Izan ere, erabakitzeko eskubidearen aldeko eragileak eta Kontseiluak antolatzen dute saria, eta bildutako diruaren zati bat alor horietako jarduerak finantzatzeko erabiliko dituzte.
Mariskada urtarrilaren 5ean zozkatuko dute, eta sari potoloena, hil horren 15ean.
Saltokien zerrenda
Bestalde, txartelen bat erosi nahi duenak Oiartzungo toki honetara jo dezake: Garmendi txokolategia, Garmendi okindegia, Kastro Berri, Amazkar, Miren, Belutene, Gazte Izanak, Lizar harategia, Laia, Kabitxo, Museo del vino, Xabale, Tolaita, Itaka, Alhambra, Intxixu, Urrats, Pikoketa jatetxea, Pikoketa denda, Sorgin, Oiartzun ardoak, Gure Txoko, Alaska Berri, Albistur eta Elorsoro kiroldegia.
Datorren larunbatean ospatuko duten Txerri Egunean ere erosteko aukera egongo da.
https://www.youtube.com/watch?v=ct5XqjoVmds