Ia 2.000 oiartzuarrek parte hartu dute euskara bultzatzeko kanpainan; argazkia atera dute gaur eguerdian
Kanpainan parte hartu dutenetako asko atera dira gaurko argazkian.
Euskararen Egunaren bezperan —Oiartzungo Euskararen Festan— hasi zuten kanpaina, eta gaur bukatu da. Bi aste iraun ditu Konpromisotik aD/Ritzera kanpainak. Ia 2.000 oiartzuarrek parte hartu dute euskararen erabilera bultzatzeko egitasmoan,
Ahobizi edo
Belarriprest txapa soinean eraman dutela.
Gaur eguerdian argazki jendetsua atera dute Madalensoro pilotalekuaren ondoko harmailetan, Konpromisotik aD/Ritzera-ri behar bezalako ginga jartzeko. Brindiserako aukera ere izan dute, eta Kataluniako —noski— cavarekin egin dute topa, euskararen osasunaren alde.
Gogorarazi dutenez, aurtengoa euskararen erabilera bultzatzeko lehenengo kanpaina izan da. Ez da azkena izango, aurrerantzean gehiago egin baitituztela iragarri baitute. Eta, begi bistako datua baldin bada ere, urteak 365 egun dituela berretsi dute. 365 egun, euskaraz aditu eta aritzeko.