Alkatearentzat Antxoko trenbidea lurperatzea "lehentasun estrategikoa" da

Izaskun Gomezek bilera bat eskatu dio Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Saileko kontseilari Arantza Tapiari.

Antxoko_topo_geltokia

EuskoTreneko trenbideak Antxo alderik alde zeharkatzen du.

Trenbidea lurperatzea Antxo leheneratzeko ezinbesteko baldintza dela uste du Pasaiako alkate Izaskun Gomezek, eta hala jakinaraziko dio Arantza Tapia  kontseilariari gaiaz hitz egiteko eskatu dion bileran. Alkateak gogoratu duenez, Patxi Lopez lehendakaria zela jada idatzita geratu zen azpiegituraren lurperatzea jasotzen zuen ikerketa bat, eta hori dela eta Tapiari proiektu hura gaur gaurkoz zertan den galdetuko dio. Trenbidea”oztopo arkitektonikoa” dela iritzi dio Gomezek, eta eragiten dituen inpaktuak nabarmendu du, soinu aldetik zein ikusmenaren ikuspegitik. Aitzitik, trenbidea lurperatzeko proiektua ekologikoki  iraunkorra dela defendatu du, lur berriak okupatu ordez, lurrak berreskuratzen dituelako Pasaia biziberritzeko.
Pasaiak, eta zehazki Antxok, duen irudi degradatua berritzeko beharra daukala defendatu du alkateak: “Hainbeste urtetako degradazio urbanistiko eta sozialaren ondoren, iritsi da gure garaia, eta horretarako, erakundeen laguntza eta apustu politiko argia eta zintzoa behar ditugu”.
         
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.