Harremantxok ipuin lehiaketa bat antolatu du, feminismoa ardatz

martxoak 8, harremantxo

Martxoak 8aren atarian, ipuin lehiaketa antolatu du Harremantxok.

Mugimendu feminista hasia da martxoak 8a antolatzen, eta Pasaia Antxoko Harremantxok iniziatiba berri bat iragarri berri du aurtengorako. Ipuin lehiaketa bat antolatu dute, feminismoa ardatz.

Taldeko arduradunek zehaztu dutenez “feminismoa idaztea” da lehiaketaren helburua,  “egoerak identifikatzea eta haien aurreko jarrerak indartzea” eta “idazten duena zein irakurtzen duena ahalduntzea”.

Lehiaketan 15 urtetik gorako edonork har dezake parte. Ipuinak euskaraz idatzi behar dira eta parte hartzaile bakoitzak idazlan bakarra aurkez dezake.

Ipuina argitaratugabea izan behar du, originala, eta PDF formatoan igorri behar da.

Lanak posta elektronikoz helarazi behar zaizkio Harremantxori. Ipuinak entregatzeko azken eguna otsailaren 25a izango da. Bi dokumentu bidali behar dira; batean ipuina eta bestean egilearen datu pertsonalak.

Ipuinaren dokumentua egilearen ezizenarekin izendatu behar da, eta datu pertsonalen dokumentua ezizenari datuak gehituta; “ezineza datuak”.

Lan irabazlea martxoaren 9an jakinaraziko dute, sare sozialen bidez. Aurretik egileari jakinaraziko diote.

Irabazleak Antxoko Urdin liburu dendan erabiltzeko 50 euroko bono bat eskuratuko du. Horrez gain, antolakuntzak, jasotako ipuin denak liburuxka batean enkoadernatu eta eskuragarri jarriko dituzte Pasaiako liburutegietan.

Lahiaketaren oinarriak, zehatz-mehatz, ondorengo estekan.

 

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend