Ricardo Peñak Portu Agintaritzaren lehendakaritza utziko du

Portuko iturriek albistea baieztatu dute, baina Agintaritzako buruak ez ditu adierazpenik egin nahi izan. Ricardo Peñak Pasaiako Portu Agintaritzako presidente izateari utziko dio. Zumaiarrak 2013an hartu zuen presidente kargua, Lucio Hernandori lekukoa hartuta.

Peña nork ordezkatuko duen ez da oraindik publiko egin, ez eta kargugabetzea noiz gauzatuko den, baina epe motzera izango dela espero da, datozen asteotan, eta beranduenez, otsaila bukatu aurretik.

Portuko salgaien trafiko gainbeheran dela iritsi da Peñaren kargu uztea.

 

 

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Hitza gurea da

 

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend