Hartu lasai, sorgin eta intxixuak laster etorriko dira eta
Otsailaren 2tik 4ra ospatuko dituzte aurtengo ihoteak; Ihote Taldeak eman du egitarauaren berri, eta eragileak hasi dira prestatzen
2018ko ihoteak ate joka daude. Astebete pasatxo besterik ez dira falta intxixu eta sorginak Oiartzunen nagusi izan daitezen. Ihote Taldeak honezkero aurkeztu du egitaraua. Ohi bezala, herriko ikastetxeetako haurrak izango dira eguna girotzen hasiko direnak, eta euren ondoren, arratsean, intxixu eta sorginak Kataxulotik jaitsiko dira (behean dago egitarau osoa).
Herriko eragileak hasi dira festa horiek prestatzen. Adibidez, atzo arratsaldean dantzak entseatzen aritu ziren Soinuenean. Elizalde Herri Eskolakoek ere beren karroxarekin ateratzeko prestatzen ari dira, eta hurrengo zita ostiralean izango dute. 16:45ean geratu dira horretarako.
Otsailak 2, ostirala
- 16:45ean: Burrunba, Beheko Plazatik. Haurtzaro Ikastolak antolatuta.
- 17:30ean: Txokolate jatea Done Eztebe plazan. Haurtzaro Ikastolak antolatuta.
- 19:00etan: Azeri dantza eta Sorgin dantza.
- 19:30ean: Intxixu eta Sorginek plaza hartuko dute. Segidan, poteoa, zakua etxean ahaztu gabe.
- 09:00etan: Kuestazioa, herriko zortzi auzoetan, poxpolinez jantzita.
- 14:30en bueltan: Bazkariak, auzoko elkarteetan.
- 18:00etan: Auzoetan ibilitako kuadrillak plazan elkartuko dira.
- 19:00etan: Eonian elektrotxarangarekin poteoa tabernaz taberna.
- 09:00etan: Diana, txistulariekin.
- 11:00etan: Karroxa eta kalejira, Beheko Plazatik.
- 19:00etan: Intxixu eta sorginei agurra, eta suzko akerra.
