Martxan dira Zahartzaroaren Erreferentziazko Zentroa Pasaian eraiki ahal izateko tramiteak

Kaiko Herreraren ikuspegi orokorra.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Trintxerpen eraiki nahi  du Zahartzaroaren Erreferentziazko Zentroa, Hospitalillo izenez ezaguna den lur eremuan, eta gaur proiektuari ekin ahal izateko lehen urratsa egin du: Portu Agintaritzari eskatu dio aipatu lur eremua libratzeko. Espainiako Sustapen Ministerioak oniritzia ematea izango da hurrengo urratsa.

Aldundiak azaldu duenez, Trintxerpekoa, Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren proiektu estrategikoetako bat da, aldundiak jendartearen zahartzeari aurre egiteko duen estrategiaren barruan kokatua.

Hospitalillo izeneko partzelak 4.800 metro koadroko azalera du. Bertan, lehenik eta behin, lur azpiko aparkaleku bat eraikitzen hasiko direla iragarri du gaur Imanol Lasa foru bozeramaileak. Datorren legealdian eraikiko lukete Zahartzaroaren Erreferentziazko Zentroa, aparkalekuaren gainean.

Azpiegitura berriak, 100 gela, 20 apartamentu tutelatu inguru, eta eguneko zentro bat izatea aurreikusia dutela zehaztu du agerraldi berean.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend