San Pedroko jai batzordeak prest du inauterietarako egitaraua

inauteriak, san pedro

2016an Afrika hautatu zuten San Pedron gai gisa; aurten norbere kaxara mozorrotuko da.

San Pedron dena prest dago inauteriak ospatzeko. Jai batzordeak gaur eman du ezagutzera hilaren 10erako antolatu duen egun osoko jai egitaraua.

Eguerdian hasiko da festa, bezperan Proisak antolatutako musika tresnen tailerrean (hilak 9an, 17:30ean, udal aretoan) sortuko dituzten instrumentuekin. Turuta festa izango da, txarangak girotuta, kalejiran.

Herri bazkaria izango da ondoren. Babarrun jatea izango da Antxeta elkartean eta Begihaundi tabernan. Txartelak aurrez erosi behar dira eta jai batzordeak oso ticket gutxi geratzen direla ohartarazi du.

Bazkal ostean, 16:30ean, mozorro kalejira izango da Arraunlari kaletik frontoiraino, eta 18:30ean, berriz, sari banaketa.

19:00etatik aurrera eta gauerdira bitartean JaviDJk sanpedrotar denak jarriko ditu dantzan, eta afaria, erretiratuen elkartean egingo dute.

Festa gauean luzatu nahi dutenentzat, azkenik, Antxetan eta Pelosen guatekea.

Egitaraua

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend