Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Oiartzuarren kanta berriaren lehen hazia

Haziak proiektuak kantagintza tailerra egin du. Bertan, Oiartzunentzako kanta baten letra egiteko elkartu dira adin guztietako herritarrak, musika jarri aurretik.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/02/02
haziak kanta

Taldetxotan bildu ziren ideiak sortzeko.

Herenegun arratsaldea ez zen ohikoa izan Oiartzungo Abaraxka Udal Ludotekan. Betiko egoiliar diren haurrak ez ezik, ilea urdindutakorik bazen han: Bixen, Kontxi, Kontxa eta Mari Karmen. Haziak proiektuak elkartu zituen, haur eta gazteak, helburu argi batekin: Oiartzun herriarentzako izango den abesti baten letra sortzea. Ludotekara hurbildu ziren gehienek —guztiek ez esateagatik—kanta bat sortzen zutela lehenengo aldia zuten eta, horregatik, Jon Martin bertsolari eta Beira musika taldeko letragileak dinamizatu zuen saioa. Balizko beldurrak uxatze aldera, Martinek hurbildutakoak lasaitu nahi izan zituen: «Abesti bat nola sortzen den ez dakigu. Ez dauka errezetarik; ez da tortilla bat egitea bezala, arrautza hautsi eta irabiatu behar duzula». Horregatik, saioan ateratzen diren ideiak —«txispak» deitu zien Martinek— elkartu eta sute musikala piztu nahi zuten. Errezetarik ez dagoenez, Martinek formula bat proposatu zien: kutxa batean prestatuta zituzten «hitz magikoak» atera, eta haiek iradokitzen zutena idazten joatea. Taldetxo bakoitzeko esku errugabe batek bere kartoitxoa atera zuen. Lehenengoa Hitza izan zen —ez zen tongoa izan—, eta ondoren etorri ziren Ametsak, Lagunak, Jolasak, naturarekin lotutakoak —Zuhaitzak, Ibaiak… denak batera— eta Irria/Herria. Bakoitzak berea hartu eta brainstorming-a egin zuten, sortzen ziren ideiak orri zuri batean apuntatuz. Honakoak izan ziren atera zituzten ideietako batzuk: jolasekin, Ongi pasatzea, Baloia, Lagunak;?ametsekin, Egia bihurtzea; naturarekin, berarekiko maitasuna; Irria hitzarekin, zoriona edota lagunak bezalako terminoak; eta Herria-rekin, Berria, Hostoa edo Herri Txiki, Infernu Handi.?Horiek euskaraz atera ziren hitzak. Izan ere, Oiartzunen bizi diren kataluniar familia bat ere presente zegoen, eta beraiek beren hizkuntzan egin zituzten proposamenak, Hitza hitzarekin: Xerrar (berriketan aritu) eta Parlar (hitz egin). Bill Murray eta Scarlett Johansson film hartan ez bezala, saioko kideak ez ziren euskara-katalana itzulpenarekin galdu. Behin ideia horiek guztiak jasota, hitzak harilkatzen hasi zen Martin, elkarrengandik hurbilen zeuden terminoak batzen. Hala ere, sakondu baino lehen, saioaren dinamizatzaileak letragileak xaxatu zituen, oso ausartak ez omen zirelako izan. Bi minutu gehiago eman zizkien, ideia heterodoxoagoak izkriba zitzaten. Baita egin ere: naturarekin lotuta, Su usaina atera zen; ametsekin, Hondartza; lagunekin, Mendia uretan eta Herria-rekin, Egur usaina edo Arritokieta. Hurrengo fase batera pasatu ziren hortik: galbahea atera zuten eta ideia onenekin geratu ziren, apurka esaldiak osatzen joateko. Esaldiekin jolasean aritu ziren, eta terminoei koherentzia eman zieten. Gutxienez, izenburua atera zuten: Heldu jolasari. Horrekin sintetizatu nahi izan zuten egile batzuen adina (helduak), ludotekaren ohiko jarduera (jolasak), eta heldu hitzak berak Oiartzunen dituen adiera mordoa. «Euskal Herrian heldu hitzak esanahi gehien duen herria da Oiartzun», zehaztu nahi izan zuen Martinek. Izenburua bera abestiaren errepikan azalduko dela ere erabaki zuten, eta errima bilatu zioten.
haziak kanta

Adin guztietako pertsonak bildu ziren Abaraxkan.

Asteazkeneko saiotik etxeko lanekin atera zen bertsolaria. Bat-batean inprobisatutako letrari buelta batzuk eman, koherentzia gehitu, eta moldatzeko ardura izango du, behin betiko bertsioa osatzeko. Abesti guztiek, ezinbestean, doinua izan behar dute, poesia hutsetik bereizteko. Horren ardura herriko bi eragileren esku egongo da: Ibargain Musika Eskola eta Herri Musikaren Txokoa. Fase horretan ere haurrei eman nahi diete protagonismoa, eta modu aktiboan parte hartuko dute abestia musikatzen. Letra egiten bezain ongi pasatzen badute, ez da gutxi izango. Oraindik, hala ere, bere bidea egin behar du oiartzuarren belarrietara iritsi arte.

Haziak

Haziak herri proiektua da. Egitasmoaren sustatzaileetako bat da Nora Barroso: «Haziak-ek botere harremanak iraultzea du helburu. Bizikidetzan kokatzen da, eta dauden egoera desatseginekin konturatzea da helburua; horiek iraultzeko baliabideak ematen ditugu». Horrela, komunitate espiritua dute, eta ahalduntzea sustatzen dute. «Haurrek gidaritza eskuratzen dute, eta prozesua hortik abiatzen da», esan du. Aurretik ere egin dituzte beste hainbat jarduera. Adibidez, Torri Gukin herriko jubilatuen aisialdi egitasmoarekin abesti zaharrak landu zituzten behin, eta antzinako jolasak beste batean. Ez dira egin dituzten jarduera bakarrak izan: yoga familian egiteko saioak, enpatia jolasak, antzerki emanaldiak, Jokin eta betaurrekoak ikus-entzunezkoen lanketa, rap abesti bat sortu…
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.