Abian da 2018ko Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia, errekorrarekin

Inoiz baino bikote gehiagok eman du izena Giriziaren pilota sailak antolatutako txapelketan; hamar partida jokatu dituzte lehen asteburuan
euskal herriko pala txapelketa irekia 2018

Zutik: Berho, Alvarez, Toledo epailea, Rodriguez eta Martinez. Makurtuta: Andueza, Ormaetxea, Gametxo eta Muñiz.

Pasa den larunbatean hasi zen Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiaren XIV. ekitaldia. Giriziaren pilota sailak —udalaren laguntzarekin— antolatzen duen XXXV. Josetxo Gamio oroitaldia da, era berean. Hasi baino lehen ere, errekorra markatu du: inoiz baino parte hartzaile gehiagok eman du izena. Guztira, gizonen mailan, 76 bikote izango dira Madalensoroko kantxan, asteburuz asteburu, lehian ariko direnak. Berritasun bezala, aurten bikote misto batek eman du izena, eta gizonen kategorian ariko dira. Hiru multzotan sailkatu dituzte gizonak, eta emakumeak bitan.

Pasa den asteburuan hamar partida jokatu zituzten, larunbatean eta igande goizean banatuta. Beheko taulan daude emaitzak. Datorren asteburuan, berriz, 11 partida jokatuko dituzte.

Bigarren Maila

  • Muñiz-Gametxo/Ormaetxea-Alvarez: 25-18.
  • Andueza-Rodriguez/Martinez-Berho: 25-22.
  • Juanena-Matxain/Arregi-Manterola: 24-25.
  • San Miguel-Ziarsolo/Elizazu-Elizazu: 25-07.

Hirugarren Maila

  • Bitoria-Izagirre/Bengoetxea-Larreategi: 15-35.
  • Nuin-Santamaria/Larreategi-Barandika: 20-25.
  • Enbil-Otxoa/Balda-Iribar: 25-22.
  • Ferrero-Nuin/Eskisabel-Beli: 25-10.
  • Iribar-Iribar/Garbizu-Martinez: 22-25.
  • Arregi-Urreaga/Luixa-Luixa: 19-25.
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Hitza gurea da

 

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend