Sei urte arteko haurren gurasoei, batez ere dago zuzenduta tailerra; Pello Añorgak dinamizatuko du, lau saioetan
Pello Añorgak dinamizatuko ditu saioak.
Manuel Lekuona bibliotekak haur txikienengan —ere bai— irakurzaletasuna bultzatu nahi du. Horregatik, motibazio tailerrak antolatu dituzte, Elkar entzuteko guneak sortzen ipuinak lagun izenburupean. Pello Añorga ipuin kontalari eta irakasleak dinamizatuko ditu tailerrak. Lau izango dira guztira.
Lehenengoa datorren asteazkenean izango da, hilak 14, eta bigarrena biharamunean. Gainontzeko biak hilaren 21ean eta 22an izango dira. Kasu guztietan, bibliotekan izango dira, eta 17:30ean hasi eta 20:00etan bukatuko dira.
Jakinarazi dutenez, tailerra, batez ere, 0 eta 6 urte bitartean dituzten haurren gurasoei zuzenduta dago. Hala ere, saio irekiak izango dira, eta irakasle, hezitzaile edo beste edonor hurbil daiteke Manuel Lekuona liburutegira. Zehaztu dutenez, izena ez da aldez aurretik eman beharko.