Antxoko inauteriak, olinpikoak

erleak, antxo, inauteriak,

Gazte koadrilak izaten dira Antxoko inauterietako larunbatean festaren protagonistak.

Kuadrilla bakoitzak bandera bat, kolore batekoa, eta pote bakoitzeko proba bana, lagun taldeak aurkari. Mozorrotzeko gaia, berriz, kirol olinpikoak. Horixe inauterietako larunbat arratsalderako gazte talde batek botatako proposamena. 18:00etan hasiko da poteoa, Azokatik, poteoa bukatuta afaria egingo duten toki berean. 21:30etan elkartuko dira afaltzera, aurrez, poteoan, herriko kaleak girotuta.

Haurrentzako ere badira proposamenak. Larunbata goizean, 12:30ean, buruhandi eta erraldoien konpartsa aterako da, eta igande eguerdian, ordu berean, Koloreak konpartsa irtengo da, azken hilabeteetan, igandero, Ibaiondon landu duten koreografia herritarren aurrean aurkeztera.

Horien guztien aurretik, baina, bada beste proposamen bat, ostiralerako Alkartasuna Dantza Taldeak luzatutakoa. Lantzeko inauteriak ospatuko dituzte, eta herritarrak parte hartzera deitu dituzte, haur, guraso, zein gazteak. 19:00etan aterako dira azokatik, eta barrutiari bira eman ondoren Gure Zumardian elkartuko dira Ziripot, Zaldiko eta konpainia, guztiak Miel Otxin lapurrari su ematera.

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend